Irautea nahikoa denean

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2023ko abu. 26a, 21:46

(Argazkia: @lavuelta)

DSM taldeak irabazi du taldekako erlojupekoa; zorua bustita, euria goian behean, ilunpean ia, espero baino alde handiagoak eman dira.

Ikuskizuna emateko asmoz berrikuntza ugari sartzeko ageriko joera dute itzuli handietako antolatzaileek, baina gaurkoa gehitxo ez ote den izan... Eguraldi trumoitsuak besarkatu du Bartzelona Vueltako lehen etapan, eta hiriko kale bazterrak oso arriskutsu bilakatu. Egunaren argia ere nabarmen murriztu dute laino ilunek, eta azken taldeak gauez helmugaratu dira ia.

Kaos horretan DSM taldea izan da garaile. Argi gehiago, arrisku gehixeago... eta Lorenzo Milesi lider. 55 ehunekorengandik. Movistar irteten azkenekoetakoa izan da, baldintza txarrenetan beraz, baina Lazkano eta Erbitiren sua baliatuz etapa irabazteko zorian izan dira. Ondo, baita ere, Remco Evenepoel-en Soudal, helmugan sei segundo bakarrik galduta. Etapa bukatuta sekukakoak eta bi esan ditu Remcok antolakuntzaren aurka.

Hitzik esan gabe hartu dute hotelerako bidea beste talde batzuk, eta erlojupeko kaskarra egin ostean. Jumbok, baldar samar, minutu erdia pasa galdu du helmugan, eta Ayusoren UAEk ia 40 segundo. Vuelta hasi besterik ez da egin, bai, baina atzetik aurrera hasi beharra beti da deserosoa.

Bihar bigarren etapa jokatuko da, Mataron hasi eta Bartzelonan bukatu, 181 kilometroko etapa osatu ondoren. Montjuic gainak erabakiko du etapa garailea. Gainean gainsariak egongo dira,  beraz litekeena da gaur galtzaile izan direnak bihar zeozer irabazten saiatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak