Kirolak badaki justua izaten tarteka

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2023ko uztailaren 21a

Argazkia: ©Le Tour

Matej Mohoric-ek irabazi du etapa, foto-finishean, hamaika ihesaldi ahaleginen ostean.

Txirrindulari zale asko pozik daude une hauetan.  Matej Mohoric-ek irabazi du Polignyko etapa, Tour osoan hamaika ihesaldi ahalegin antzu egin ondoren. 19. etapan lortu du loria esloveniarrak, eta foto-finishak Ashgreen-ekin botatako esprint itxia argitu ostean. Justizia epikoa.

Ihesaldia oso kostata egin da berriz ere. Ziklistak oso justu baitoaz, eta indartsuenek bakarrik irauten dute. Gaur hirukote bat: Mohoric, Ashgreen eta O'Connor. 34 laguneko ihesaldian mila muturreko egon dira, eta hiru horien artean erabaki da garaipena. Tropelak lasai egin du bidea.

Bihar azken aurreko etapa, Vosgues eskualde menditsuan. 4.000 metroko desnibela 133 kilometrotan, eta hainbat gauza argitzeko: etapa garaipena, podium-a, Top 5a...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak