Martzianoak lur hartu du Italian

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2023ko mai. 6a, 18:30

Remco Evenepoel. (Argazkia: Twitter: @giroditalia)

Sekulako erakustaldia eman du Remco Evenepoel-ek, eta aurkari guztiak txikitu; 43 segundo jan dizkio Roglic-i.

Zer kontatu gutxi izan du Giroko lehen etapak, 19,6 kilometroko erlojupekoak. Remco Evenepoel-ek eman baitu hizpide nagusia. Txikitu egin du erlojupekoa Pit Bull-ak, eta erakustaldia eman. Aurkari guztiak atzeratu ditu gupida gabe, eta ikaragarri ekin Giroari.

Diferentziak handiak izan dira. 22 segundo etapa irabazteko hautagai nagusiari, Filippo Gannari. 29 Joao Almeidari eta 43 Roglic-i. Alegia, bi segundo baino gehiago kilometroko. Irits ezin aritu da belgikarra eta aurkariek mutu geratu beste erremediorik ez dute izan.

Bihar bigarren etapa, lehen volata.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak