Milan The Big Man

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2023ko mai. 7a, 19:00

(Argazkia: @giroditalia)

Bahrein taldeko morroskoak irabazi du maisuki lehen volata, Kaden Groves faboritoa mendean hartuz.

Kabitu ezinik egongo da orduotan Jonathan Milan, Bahrein taldeko milandarra, itzuli handi bateko lehen garaipena lortuta. Milan txirrindulari azkarra da, baina ez esprinter petoa, eta oso gaztea, gainera. Ezusteko handi samarra eman du 1,94ko kankailuak, bere aberrian. David Dekker eta Kaden Groves menderatu ditu Big Man-ak.

Bigarren etapak zer kontatu gutxi izan du, bestelakoan. Lau laguneko ihesaldi zozoa, tropelaren erabateko kontrola, eta azken kilometro arriskutsuak, denak ez direlako kabitzen. Eroriko handia gertatu da helmugatik 3.5 kilometrora, segurtasun eremutik 500 metrora, eta segundo politak galdu dituzte bi oilarrek: Tao Geoghean Hart-ek 15 segundo, Jay Vine-ek 19.

Bihar 3. etapa, 216 kilometro Melfira bidean, eta bukaera gaizto samarra. 3. eta 4. mailako bi mendatetxo, esprinterrak atzean uzteko modukoak, eta azken kilometro erdia ere gorantz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak