18. etapako berri nagusia Joao Almeidaren agurra izan da. Portugaldarrak positibo eman du COVID testean, eta ezin izan du abiatu. Podiuma oso garbia geratu zaie Mikel Landa, Jai Hindley eta Richard Carapaz maglia arrosari, Vincenzo Nibali ia sei minutura dagoelako sailkapen nagusian.
Etapari buruz, zer kontatu gutxi garapenaen inguruan, jakina baitzen esprinterren taldeek iheslari multzo txikia baimenduko zutela, ostera esprinta ziurtatzeko. Lau lagunek osatu dute ihesaldia: Magnus Cort Nuelsen, Gabburo, Dries De Bondt eta Edoardo Affini. Hiru minutuko margena izan dute gehienez, baina zaldi onak dira, eta esprinterren taldeetako morroiek ezin izan dituzte aurreko lauak harrapatu. Euren arteko deman Dries De Bondt izan da azkarrena
Bihar 19. etapa jokatuko da, Matano Lagunare-Santuario di Castelmonte artean. 178 kilometro eta ibilbide gorabeheratsua. Borroka ikusteko aproposa, larunbatean etapa beldurgarria ez balego. Horrek oilarrek indarrak gordetzea ekar dezake, Kolovrat eta Santuario fel Castelmonte aldapa gogorrak dira, batez ere Esloveniako mendate ezaguna.