Bihar 5.000 metroko desnibela eta Mortirolo eta Valico Santa Cristina pikoak. Bai, Mortirolo ez dute bere alde gogorrenetik igoko, baina etzanenetik ere gaiztoa da. Eta Santa Cristina infernu bat. Asteazkenean beste aldapa razio bat, Vetrioko eta Monterrovere mendateekin. Esloveniako etaparekin ere kontuz, ostiralean, eta larunbatean etapa nagusia, Marmolada-Pordoi binomioarekin.
Horrek ikuskizuna ziurtatzen du? Batek daki. Teorian bai, BORA mugitu egin behar delako Hindleyren mesedean, Carapaz-i maglia arrosa kenyzeko asmotan. Bahreinek ere mugitu behar du, Landa eta Pello Bilbaorekin. Pozzovivo eta Almeida kontserbadoreago jokatzeko moduan egon daitezeke, eta Nibali epaile izan daiteke bere erasoekin. Marrazoak nahiko gertu dauka podiuma.
Estrategiak garrantzi handia izango du, taldeek piezak nola mugitu. Giroa orain arte izan dena baino ikusgarriagoa bada, gaitzerdi.