Etsigarri samarra izan da 7. etapa. Atzokoa baino biziagoa bai, ez zen xaila, baina ez du aurreikuspenik bete. Faboritoak ez dira mugitu, hori egiteko terrenoa soberan bazegoen ere. Indarrak gordetzeko prozesuan dira igandeko etapari begira, azken aste gogorrari begira, era zaila da arriskuak hartzea.
Ihesaldia egiteko borrokarekin gozatu dugu, sikiera. 60 kilometroko norroka latza izan delako. Egurrean tropel laurdena, egurrean beste laurdena zaldiak ihes egin ez zezan, eta beste erdia lepoa luze-luze eginda, ihesaldia lehenbailehen osatzeko erregutzen. Eta egin da. Ihesaldi ona, sendoa, txirrindulari ezagunak tartran: Dumoulin, Mollema, Poels, Formolo...
Mendateek egin dute galbahea berez, eta Mollema, Formolo, Bowmans eta Dumo iritsi dira elkarrekin Potenzako helmugara. Eta han Bowman gazteak hanka batekin menderatu ditu bi aurkariak, Doulinen zaintza lana baliatuz. Tropela, lasai, hiru minutura helmugaratu da.
Bihar 8. etapa, Napolin hasi eta bukatu. Laua da, baina muino askorekin bidean, klasika baten antzekoa.