Gaurko etapan gauza arraroak gerta zitezkeela genion atzo, baina errealitateak aurreikuspen oro gainditu du. Champoussin frantziarrak irabazi du etapa, oilarren zaintza baliatuz, eta eguneko ihesaldian sartu ondoren. Bereziki azpimarragarria Enric Mas-en jarrera ulertezina,. Adam Yates-en eraso orori erantzunez, eta berak 200 metroko eraso ziztrin bat eginez, etapa irabazteko modian zegoenean.
Izan ere, sailkapen nagusiko bigarren postua ziurra zeukan, eta sari hori etapa garaipen batekin biribiltzeko aukera ezin hobea, baina bere gurpil zupatzaile sona berretsi du, besteen erasoei erantzun eta bera saiatu gabe. Roglicek, gainera, argi utzi du bere jarrerarekin ez zela etapa lortzeko borrokan sartuko.
Eta Miguel Angel Lopez zer? Helmuga aurreko lehen mailako mendatean atzean geratu da Bernal eta besterekin, eta podiuma galdu eta gero erretiratu egin da helmugatik 30 kilometrora!!! Akaso gaixo egongo zen, baino umeen moduan haserretu dela dirudi, goxokia galdu eta egoskor, bizikletatik jaitsi. Movistar taldean denetarik gertatzen baita, irakurle
Roglic, Mas eta Haig izango da podiuma, biharko erlojupekoaren esperoan. Roglic ukiezina, Mas eustera mugatuz eta Haig Carusok Giroan Landa nagusia gabe Bahreinek egindakoa errepikatuz!!! Analisi sakona merezi du Vueltak...