Gozamena izan da Asturiasko etapa zalearentzat. Mendateak, euria, jarrera oldarkorra, kritikatzeko moduko beste portaera batzuk... eta bi izar emozioaren gurpilari jira eta bira: Primoz Roglic eta Egan Bernal. Kolonbiarrak helmugatik 60 kilometrora jo du erasoa, Llomenako bigarren pasaeran, aurrez Sivakov taldekideak aurkariak kiskali eta gero. Roglic-ek jarraitu egin dio, eta kostata eutsi, pankartaperaino. Jaitsiera kriminala zegoen, zoru bustia, eta aurreko bikoteak gehixeago arriskatu du. Minutu bateko tartea ireki dute atzean jazarpenean zetorren taldearekiko, baina han Bahrein-ek bakarrik egin du lana.
Movistar Mas eta Lopezekin zen, baina mundu guztia harrituz, ez dute lanik egin, aurreko bikoaren aldea murrizten saiatzeko. Ezin zutelako izan den, edo autotik ez tiratzeko agindu ote dieten, beraiek bakarrik dakite, baina oso itxura txarra eman dute. Nahiz eta helmugan podiuma libratu duten, ordekan Cofidis-ek eta Borak lan egin dutelako, eta Bernalek, jota, ezin izan diolako Covadonga magalean zeukan mnutu eta erdiko errentari eutsi. Eta akaso justu joango ziren ordekan, Lopez eta Mas, baina justu bazoaz gero ez duzu azken mendatean erasotzen, eta denek espero genuen bezala, Lopez mugitu egin da, eta Mas ere bai. Ondorioa? Ordekan zuhurkeriaz jokatu dute, baina Movistar taldea horrelakoa da, amarrategi sona ondo irabazia daukate...
Roglicek erabakita utzi du Vuelta. Bernalek erasoa jo duenean ez zeukan zertan bere gurpilera irten. Kolonbiarra hiru minutura zeukan esloveniarrak etapa hasi aurretik, eta kideen alboan geratu izan balitz Bernal ez zen urrunegi joango, bakarrik. Baina bere gurpilean joan da. Txapeldun sentitzen delako, lasterketako indartsuena. Erreleboak eman dizkio INEOS taldekoari, eta Covadongan gora Bernal baino indartsuago zegoela sentitu eta hanka egin du etapa garaipen ederra lortzeko. Lidergoa ere bai, eta gauzak normal, igandera arte eusteko. 2.22ra du, dagoeneko Mas, eta 3.11ra Lopez. Gehitu horri igandeko erlojupekoan sartuko dizkien minutu edo minutu eta erdia. Garailea erabakita, podiuma dago kolokan. Gaur ikusi da Movistar taldeko bi liderrak ez doazela sobera handirekin, eta taldekiderik gabe geratuz gero min handia egin dakiekeela. Taktikoki aukera asko aberasten du horrek, eta ziur izan INEOS saiatuko dela, Bernal edo Yates-ekin, zer galtzeko ez duten bi ziklista garaile baitira. Berdin die 5. edo 17. geratu sailkatu nagusian. Haig eta Kuss ere saiatuko dira, agian.
18. etapak bide ematen du mina egiteko. Gaurko jipoia eta gero, beste mendate razio bat, eta euria goian-behean. 162 kilometro Gamoniteiru, Angliru berrira igotzeko. San Llaurienzu lehena, lehen mailakoa: 10 km., eta %8.6ko batez bestekoa. Cobertoria, lehen mailako bigarrena, ondoren: 8 km. eta %8.6ko batez-besteko malda. Bigarren mailako Cordal, eta Gamoniteiru azkena, maila berezikoa. Ikaragarria da mendate hori, Tourreko edo Giroko mendate mitikoen zenbakiak dituena: 15 km. eta %9.8ko batez bestekoa. Ordubete baino gehiago beharko dute ziklistek mendate hori igotzeko, eta tabloi edo txakalaldi handi samarrak ikusiko dira.