Sekulakoak pasa behar ziren. Edo pasa zitezkeen. Baina ez da ezer pasa. Tropelak ez duelako nahi izan. Ibilbideak jarrera erasokorra erakusteko aukera ematen zuen, baina protagonistek ez badute nahi, jai dago. Eta ez dute nahi izan. Ez dute arriskatu nahi izan eta kitto. Etapa polita behar zuena zozoetan zozoa izan da. Eta Roglic gero eta garaileago. Eta Movistar lo. Eta INEOS, eta Bahrein...
Esango dute Ballesteros horma gogorrean erasotzea alferrikakoa zela, helmugako mendateraino zegoen tartean kideak eduki behar zirela. Baina 18 laguneko ihesaldian Movistar taldekorik ez. Nola ba, horrela, erasora jotzea? Mendate bakarreko etapa izan da, eta azken maldan Jumbok nahierara kontrolatu du lasterketa. Miguel Angel Lopezen eraso bakarra... helmugan 3 segundo ziztrin irabazteko. Zeren zain daude Roglic-en aurkariak esloveniarra erasotzeko? Vuelta bukatu zain? Etsigarria benetan.