Jakobsen 2, Philippsen 2

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2021ko abu. 21a, 18:17

Deceuninq taldeko belgikarra nagusitu da esprintean, Senechal taldekidearen lan bikaina baliatuz; Iturria eguneko ihesaldian sartu da

Etapa zozo samarra, Vueltako zortzigarrena. Laua erabat, esprintean erabakitzera kondenatua, eta mendiko bi etapen artean zentzu handirik ez zeukana. Zer kontatu gutxi, beraz. Eguneko ihesaldian hiru euskaldun sartu direla, Okamika, Bagues eta Iturria urnietarra. Euren helburua, helmugara iristea ezinezkoa zela jakitun, baina Baguesek dioen bezala, saiatzen ez bazara ziur ez duzula irabazten.

3.30ko errenta lortu dute, baina nahieran harrapatu ditu tropelak. Esprintean kokapena erabakigarria izan da berriro, eta Deceuninq taldeko Florian Senechalek ederki kokatu du Fabio Jakobsen taldekidea, belgikarrak azken 100 metroetan garaipena erraz lortzeko. Dainese eta Philippsen helmugaratu dira ondoren, eta Jakobsenek eta Philippsenek bina garaipen dituzte dagoeneko.

Bihar 9. etapa, gogorra oso eta bero handikoa, iragarpenen arabera. 4.500 metroko desnibel metatua du, hirugarren eta bigarren mailako mendate bana, eta lehen mailako bi: Venta Luisa ets helmugako Velefique. Venta Luisa luzea da, ia 30 kilometro, eta 2.000 metroko langa ukitzen du ia-ia. Velefique bera ezagunagoa da, dozena bat kilometro, eta zati asko %7ko maldekin. 190 kilometro luzekoa da etapa, mina egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak