Loulou printzea dotore!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2021ko eka. 26a, 18:30

Argazkia: Frantziako Tourra

Erakustaldia eman du frantziarrak eta maisuki irabazi lehen etapa; Van der Poel eta Van Aert jokoz kanpo geratu dira.

Mathieu Van der Poel-i begira zeuden begi guztiak. Bere lehen Tourra, omenaldi beroa bere aitona zenari, Raymond Poulidor Poupou maitea, eta maillot berezia estrainekoan. Baina ezin. Ezin Alaphilippe-ek dena hautsi duelako etapa bukaerako azken aldapako zati gogorrenean. Erasoa jo du eta bakarrik joan da. 20, 30 metro, asko jota, aldapa leundu denerako, baina nahikoa.

Atzean indar sobera gutxi zegoelako eta lana egiteko ere adostasun handirik ez. 5, 6, 8 segundo Frantziako printze berriarentzat. Nagusi, handikiro. Etapa eta maillot jaune-a soinean. Horia. Bere seme jaio berriari eskainia. Zortzi segundora Rog eta Pog, Roglic eta Pogacar  10era Thomas. MDVP eta Van Aert out.

Erorikoak, eguneko beste notizia. Potoloena pankarta bat erakutsi nahi zuen artaburu batena. Tony Martinel ikusi ez, lurrera eta tropel erdia atzetik. Alaphillippe-ek 12 segundoko errenta. Bihar Mur de Bretagne ezaguna bitan. Horiari eutsiko dio. Sendotzen ez badu. Le Grand Julien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak