Elurrak eta hotzak agerpena egin du gaurko etapan, eta San Bernardino gainan lehertu egin da etapa. 50 kilometroren faltan Bardetek eta Carusok bat egin dute. Pello Bilbao saiatu da iheskideen eta tropelaren arteko aldea handitzen.
Atzokoan Yates eta Almeida nagusitu ziren mendiko etapan, eta gaurkoan Carusok bigarren postuari eutsi eta sailkapen nagusia aldarazteko ahaleginak egin ditu. Guztiak ere Bernal eta Ineos talde indartsuaren aurka. San Bernardino aldean gogor ekin dio Bilbaok, eta bere gurpilean eroso joan dira DSMko Bardet eta BIlbaoren taldekide Caruso.
Gaurkoan aipamen berezia egin behar zaie euskaldunei. Gorka Izagirre onenekin ibili da, eta baita Mikel Nieve ere. INEOS taldean lan eta lan maisuki aritu da Jonathan Castroviejo. Eta zer esanik ez Pello Bilbao. Euskaldun gutxi Giroan, baina guztiak ere maila bikaina ematen.
Azken sei kilometroetan sartuta, liderren garaia iritsi da. Castroviejok eta Bilbaok dena emanda, oilarrak mokoka aritzen hasteko unea iritsi da. Carusok eskerrak eman dizkio Bilbaori eta ihesaldiaren erritmoa gogortu du. Bardetekin aurrera egin du aurrera. Atzean, Bernal 36 segundoren bueltako diferentzia kontrolpean zuela lasai antzera zihoan. Martinez izan du azken laguntzaile, etaparen amaieran.
Italiarrak pozteko moduko garaipena erdietsi du Carusok, maldan behera eta penditzean erakustaldia eskainiz.
Giroak badu maglia rosa on bat: Bernal. Eta lehen hautagaia ere on-ona: Caruso. Bien emaitza bikainaren atzean bertako txirrindulariak daude: Castroviejo eta Bilbao, hurrenez hurren. Gaur protagonista izan dira biak.
Biharkoan erolojuaren aurkako lasterketa dute.