Ihesaldi berri bat. Hamaikagarrena. Eta arrakastatsua. Eta INEOS lo. Komeni baitzaio, morroiak indarberritzea. 25 minutuko atzerapena ia gaur. Eta ihesaldian ilustre asko. Odol garbiko zaldi ugari, 20 laguneko multzo aberatsean.
Eta bertan bi izen: Cavagna Clermont-Ferrand hiriko TGV-a eta Alberto Bettiol, mendateetan Education First takdeko Hugh Carthyrentzat erritmo latza jartzen aritu den italiarra. Cavagnarena lehen erasoa. 25-30 segundo azkar. Nork harrapatu Frantziako Abiadura Handiko Trena?
Ba Bettiolek. Bidean zeuden muinoetan tartea murriztuz. Segundoz segundo, Cavagna bistaratu arte. Bistaratu eta harrapatu. Eta erasotu. Eta lehertu! Eman egin behar zaio gogor pedalei Cavagna bezalako errodadore bikaina harrapatzeko. Bettiol garaile, merezita. Oso indartsu baitago.
Tropela, lo. Ordu erdira. Bihar asko iritsiko dira ordu erdira. Alpe di Mera tentean bukaera, 10 kilometro %9tik gorako batez-besteko pendizarekin. Bernalek eutsiko al dio? Eta Carusok? Yates-ek joko du, hori ziurra da.