Tim Merlier-entzat lehen volata, etapa zozoan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2021ko mai. 9a, 20:00

Tim Merlier helmugan sartzen. (Argazkia: Giro d'Italia)

Tropelak oso lasai bete du Novara arteko bidea; Gannak hiru segundo gehiago irabazi ditu gainsarietan.

Volata espero zen, eta hala izan da. Ez zen espero, baina, hain etapa zozoa, apenas egon baita zer kontatu bigarren saioan. Hiru laguneko ihesaldia osatu da etapa hasieran, zer eginik ez zutela zekiten hiru abentura zale: Filippo Tagliani (Androni), Umberto Maregno (Androni) eta Vincenzo Albanese (Eolo Kometa). Tropelak ez die amesten ere utzi, hiru minutu hartu bezain pronto lanean jarri baitira esprinterren taldeak. Albanesek ere zorte txarra eduki du, bizikletan matxura jasan eta tropelak irentsi zain geratu baita. Esprinta bihurgunean zen, eta bitxia izan da UAE-Emirates taldeko bi esprinterren pasadizoa, Molanok Gaviriari bidea itxi eta kolonbiarra jausteko zorian izan baita. Esprintean Tim Merlier belgikarra nagusitu da, Alpecin-Fenix taldekoa, Nizzolo, Viviani, Groenewegen eta Saganen aurretik. Nabarmentzeko modukoa Pippo Ganna liderrak hiru segundo irabazi dituela gainsarietan, lidergoa sendotuz.

Bihar hirugarren etapa korrituko da, Biella eta Canale artean. 190 kilometro, eta gaur baino zailtasun gehiago etapako azken herenean. Laugarren mailako bi mendate, eta hirugarren mailako beste bat. Helmugatik 15 kilometrora gainsariak banatuko dituen Guarene gaina dago, 2.6 kilometroko gaina %7.1eko batez besteko pendizarekin. Volata galerazteko nahiko?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak