Segundoak baino ez, munduko mendate gogorrenean!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2020ko aza. 1a, 18:06

Carapazek eskuratu du lidergoa, eta Hugh Carthyk irabazi etapa; estutu egin da sailkapen nagusia, hiru lagun minutu erdian, baina Roglicek 31 eskutik du oraindik.

 Angliru gora eta Angliru behera, baina erlojuak ez du engainatzen. Kotoiak bezala, iragarki famatu hartan esaten zenez. Angliru superbibentzia mendate bat da, erasotzea ezinezkoa dena, ia, bakoitzak nahikoa baitu hanka lurrera bota ez eta bizikleta gainean mantentzearekin. Indartsuenak 7 edo 8 kilometro orduko abiaduran igotzen dira, eta okerxeago doazenak 6.5 kilometro ordura. Diferentziak, beraz, eskasak izaten dira, taldekideek egin dezaketen desgaste lana ere hutsaren hurrengoa delako. Munduko mendate gogorrenean 10-20 segundoko aldea egon da onenen artean, eta Angliru baino askoz erabakigarriagoa izango da Ezaroko kronoa, etzi, edo akaso Erdikaldeko Mendikateko bi etapak. Formigalen tarte handiagoak egin ziren, eta gaurko mendatetzarrik gabekoa izan zen etapa hura. Mina, diferentziak 200 kilometroko etapetan, eta mendate luzeak lotuz jartzen diren etapek egiten dituzte, ez 100 kilometroko etapak, bukaera Angliru famatuan izanda ere. Izana baino izena duten mendateak baitira.

Bihar bigarren atseden eguna beteko du Vueltak, eta asteartean, 33 kilometroko erlojupekoa, Ezaro behatokian. Roglicen oso aldekoa, lehen 31 kilometroak lauak baitira. Galiziako etapa bihurriak etorriko dira astegunetan, ondoren, eta Salamancako mendiak ostiral eta larunbatean. Roglicena da Vuelta, %90ean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.

Harpidetza aukera guztiak