Pozik izanen dira Israel taldekoak, Oscar Guerrero kirol zuzendari altsasuarra, besteak beste. Britainiarrak tropelaren baimena, edo jazarpen lanerako borondate eskasa baliatu du, garaipena lortzeko. Jainkoak bezala, tropelak ere atseden hartzea erabaki du zazpigarren egunean, eta ihesaldia iritsi egin da. BORAk ez du Saganen bermerik, eta Groupamak ere zakua ondo beteta du dagoeneko. Oilarrek eta euren taldeek ere biharko etapa gogorra izan dute buruan.
Izan ere, bihar bederatzigarren etapa korrituko da, Abruzzo mendigunean. 200 kilometro eta 4.000 metroko desnibela pasa. Bukaera lehen mailako Rocarasso gainean, 1.668 metrora, eta ibilbide erdian Passo Lanciano gogorra, lehen mailako beste mendate bat. Giulio Ciccone eskualde hartan jaiotakoa da, erne berarekin Squallo nagusiak baimena ematen badio.