- 10: Pogaçar: Bi itzuli korritu ditu: hirugarren Vueltan, garaile Tourrean, sei etapa bietan, mendia Tourrean eta gazte onena bietan. Astelehenean 22 urte egin zituen. Ikusgarria.
- 9: Jumbo Vista: Dena kontrolpean eduki dute. Gehiegi. Izarrak morroi lanean… baina Tourrak ihes egin die.
- 8: Sunweb: Talde onena, hiru garaipen eta estrategia aparta. Hirschirekin bat, eta Andersenekin beste bi.
- 7: Porte: Lehen podiuma Tourrean bere argia itzaltzen hasi denean. 35 urte. Merezitakoa.
- 6: Landa. Laugarren. Sendo bukatu du. Top 10eko hautagai fidagarria da, baina podiuma urrun samar izan du, eta maillot horia ezinezko.
- 5: Roglic: Azken egunean kale, baina fenomeno baten aurka. Kostako zaio jaikitzen.
- 4: Lopez eta Astana: Porte urruntzeko estrategian parte ez hartzea erabaki zuten, eta podiuma joan zaie horren erruz.
- 3: Quintana / Pinot / Bardet / Bernal / Aru: Ez dute neurririk eman, eta izar soldata jasotzen dute.
- 2: ASO Tourreko antolatzailea: Ibilbideak erlojupeko bat behar du lehen erdian, atzerapena pilatzen dutenek erasotzeko beharra izan dezaten. Etapa asko zozoak eta aspergarriak izan dira.
- 1: Valverde: Top 10a nahi zuen. Ez du egin, eta ez da azaldu. Bukaera tristea. Agian bere azken Tourra izango da.