Lanik egin gabe ere uzta biltzen du Jumbok

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2020ko ira. 2a, 18:39

Etapa aspergarria ikusi da berriro, ihesaldi ahaleginik gabe, eta Van Aertek esprinter guztiak menderatu ditu.

Zer kontatu gutxi bosgarren etapan. Ere gehituko dugu. Batean Jumboren nagusitasuna, besteetan esprinterren taldeena, inor ez da mugitzen. Tourra gonbidapen bati esker korritzen ari diren Frantziako taldeak ere ez. Arrakasta ezinezko ikusten dutenaren seinale!!

Hasi eta bukatu, dena lineala. Dena monotonoa. Haizeak oilarrak esnatuko ote zituen, hondarrean, baina ezer ez. Sunweb esprinta prestatzen Cees Bol-i, Sam Bennetten Deceuninq-ek ez duelako lanik egiten berarentzat. Eta zer eta esprinta iritsi eta Wout Van Aert-ek hanka batekin irabazi, azken kilometroko goranzko joera baliatuz. Besterik ez zuen behar Jumbok, bere agintea are gehiago sendotzeko: lanik egin gabe uzta biltzea.

Eta bihar berriz. 26 kilometroko mendatean bukatuko da etapa, Mont Aigoual ezagunean. Baina Jumbok beste garaipen bat nahiko du esloveniar hegalariarekin, beraz adi, ez ote garen Jumbo gorrotatzen hasiko...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak