200 kilometro 50 metroan; Rocket Pocket-en erakustaldia

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2020ko abu. 31a, 18:10

Argazkia: Etb.

Caleb Ewan nagusitu da Sisteronen, azken 150 metroetan bost aurkari aurreratuta; etapa aspergarria izan da oso.

Bost orduko siesta eta 10 segundoko emozioa. Horixe eskaintzen dute gatzik gabeko Tourreko etapek. Esprinterren taldeek lasterketa blokeatzen dute, ihesaldia txikia izan dadin. Jumbo Vista eta Tony Martin poliziak ere bai. 10-12 laguneko ihesaldiak lan egiteko beharra eragin baitezake. Ondorioa? Hiru laguneko ihesaldi antzua, etapa hasi eta berehala. Kitto.

Tropelak dena kontrolpean, eta aurrekoak maillotak lortzeko borrokan. Anthony Perez eta Cosnefroy aritu ziren mokoka, eta Cousin begira. Perezek eskura zeukan maillota, baina zulatu, autoaren zain geratu, gurpila aldatu eta jazarpen betean jausi egin zen, lepauztaia hautsi eta etxerako bidea hartuz. Zoritxarra!

Cousin aise harrapatu du tropelak eta etapak hiru garaile izan ditu azken 100 metroetan: Sagan, Bennett eta Ewan. Australiarra 1 formulako autoan joango balitz bezala, ezker-eskuin, kontrolik gabeko kohete bizi bat bezala. Poltsikoko kohetea, australiarra.

Bihar 4. etapa, Sisteron-Orcieres Merlette. Gutxiago aspertuko ote gara, bukaera zazpi kilometroko mendatea baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak