Ezusteari kolpeak, Tourreko hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2020ko abu. 29a, 19:14

Txirrindulariak lehen etapa jokatzen. Argazkia: ETB

Hainbat erorketa egon dira zoru bustiaren erruz; Kristoffek irabazi du esprintean, Pedersen eta Boolen aurretik. 

Ezusteko Tourrak ezusteko hasiera izan behar zuen. Euria barra-barra Niza lehorrean, eta errepideak ur bide bilakatuta. Eroriko mordoa egon zen tropelean, kide ezagun asko tartean: Pinot, Sivakov, Miguel Angel Lopez, Ewan... Hainbesterako, tropelak berak protesta egin zuela, tarte luzean erritmo geldoa jarrita.

Hiru protagonista, ihesaldian: Schar, Gillier eta Gautier. Ihes egin, arrakasta ezinezkoa dela jakinda. Esprinterren taldeak ez daude barkatzeko, aukera gutxi izango baitituzte luzimendurako. Gaurkoa bat. Hiru minutuko errentarekin kieto aurrekoak. Baina errepide bustiarekin aurreikuspen oro antzu.

Esprintean prestakuntzarik ez, taktikarik ere ez... Norbera libre! Eta kaosean Kristoff nagusi, Pedersen eta Boolen aurretik. Tropela txikituta Nizan. Kolpeak, mina, hasiera desatsegina oso.

Bihar arriskua. Eguraldi traketsa mantendu egingo delako eta bigarren etapa gaurkoa baino askoz gogorragoa izango delako. 186 kilometro Nizan hasi eta buka, eta lehen mailako bi mendate gaizto bidean: Colmiane eta Turini ezaguna. Etapa hondarrean Col d'Eze ezaguna ere bai. IRAUN!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak