Vueltako notak: 0tik 10era, 21 egun 10 izenetan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2019ko ira. 14a, 17:58

Lopez eta Astana taldea lasterketa hausten saiatu dira etengabe, baina Movistarrek eta Roglicek ondo eutsi diote.

Roglic, Valverde eta Pogacar. Madrilgo podiuma osatuko duten hiru ziklistak. Quintanak, espero bezala, galdu egin du eta Lopez ere atarian geratu da. Ez saiatu ez delako, bizpahiru eraso kolpe jo dituelako Astanako taldekideek erritmo itogarria jarri ostean. Baina alferrik. Lopez ez dago bere onenean, eta pendizak ere ez ziren oso tenteak.

Movistarri, baina, espero ez zuen kontrarioa matxinatu zaio: Tadej Pogacar gaztea. Lopezen muturreko zaintza baliatu du esloveniar gazteak eta eraso bortitza jo Peñanegra mendatean. 4 kilometrotan 1.30ko zuloa ireki du, eta akabatu beharrean egin ditu helmugaraino zituen 30 kilometroak. Beti minutu eta erdiaren mugan, Valverdek eta Quintanak Soler eta Pedreroren laguntza izan dutelako

Azken aldapan Valverdek Pogacarren errenta murriztu du apur bat, eta podiumeko bigarren koska ziurtatu. Bihar Madrilgo etapa korrituko da, Vueltako azkena, omenaldia itzuli handia bukatzea lortu duten guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak