Philippe Gilbert-ek etapa dotorea irabazi du Bilbon, hamargarrena berarentzat itzuli handietan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2019ko ira. 5a, 20:00

Alex Aranburuk lan bikaina egin du berriro, eta bigarren helmugaratu; Jende andana bildu da Bilbo eta inguruko mendietan.

Jendetza bildu da Bilboko kale kantoietan, eta Euskal Herriko hiri biztanletsuena inguratzen duten muinoetan. Dozenaka izan dira sare sozialetan euskal zaleen kemena goraipatu eta txalotu dutenak, Philippe Gilbert etapa garailea tartean. Belgikarra 18 laguneko ihesaldian sartu da, 116. kilometroan, eta De Clerq taldekidearen morroi lanari zukua atera dio, Kale Nagusian bakarrik helmugaratzeko. Gilbert-ek bere kirol ibilbidean lortzen duen 76. garaipena da, eta bere hatzekin ondo erakutsi duen moduan, 10. itzuli handietan. Arraiz aldapan gora jo du, kolpea, eta orduan lortutako 20 segundoak kudeatu, etapa lotzeko. Alex Aranburu izan da bigarren, eta Euskadi-Murias taldeko Fernando Barceló hirugarren.

Sailkapen nagusian ez da mugimendurik egon. Miguel Angel Lopezen saiakera arin bat, baina ezer ez. Oilarrak indarrak gordetzen ari dira, datorrenari begira. Bilboko muinoek, dena den, argi utzi dute tropelaren gehiengoa muga-mugan doala, apenas helmugaratu baitziren bi dozena onenen tropelean. Primoz Roglic-ek arazorik gabe eutsi dio lidergoari eta Jumbo-Vista bere taldeak oso sendo dagoela erakutsi zuen berriro etapa gaiztoan.

Eta gaiztoa gaurkoa, Bilbon hasi eta Los Machucos-en bukatu. 7 mendaten eta bukaera maila bereziko horma batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak