Garrantzi handirik gabeko etapa espero zen, baina bere eragina izan dezake. Batez ere Torreviejako errepideetan zegoen hautsagatik, eta azken unean ibilbidean agertu diren ur putzuengatik, eguraldia erabat lehorra izan bada ere. Putzu horretan irristatu dira Jumbo Vista taldeko txirrindulariak, eta akabo garaipena beraientzat. Faborito ziren, baina 40 segundo galduta ekingo diote bigarren etapari. Horrekin eta kolpeen ondorioz izango duten minarekin. Ulertzen zaila da nolatan agertu zen ur putzu hori, edo errepideko hautsa... Taldeak kexu izango dira, eta Vueltak ere bere erantzukizuna onartu beharko du, faboritoak atera zirenean ibilbideak txapuzero samarra baitzirudien.
Jumbo Vista zorigaiztoak jota, Astana izan da lehen etapako garailea. Etapa, denboraldiko 32. garaipena, eta Miguel Angel Lopez kolonbiarra lider. Aurkari gehienak 10-20 segundoko atzerapena pilatu dute, baina Primoz Rogicek, ordea, 40 segundo. Aurretik hiru aste luze geratuta, ez da ezer, baina horrela hasteak moralki esloveniarra kaltetu dezake, eta kontra, Astana eta bere liderra hauspotu. Deceuninq taldeak ere Jumbo-Vistakoen erorketa saihestu behar izan du, eta azken bihurgunean baldra samar aritu dira. Hor joan zaizkie etapa irabazteko behar zituzten bi segundoak, eta damu izango dira. orain, hotelera bidean.
Bihar bigarren etapa korrituko da, Benidorm eta Calpe artean, 200 kilometro bihurri Alacant-eko mendietan barrena. Hiru mendate puntuagarri daude, baina dozenaka igoera tartean. Helmugatik gertu, 25 kilometrora, Puig de Llorença gaina igoko dute. Bigarren mailako aldapa da, hiru kilometrokoa baino ez, baina %9.5eko batez besteko pendiza duena. Ihesaldia bilatzeko borroka handia espero da, esprinterrek nekez gaindituko baitute azken mendate piko hori.