Nahi zuen Landak, baina Tourrean aurkari gaizto asko dago. Tourmaleten gora dozena erdi lagun iritsi ziren garaipena lortzeko aukerarekin. Eta hor Movistar taldeak erritmo gogorra jarri eta taldea xehatu zuela. Edo Groupamako Gauduk ikaragarri berotu zuela oilarren hauspoa, Pinoten alde. Baino Alaphilippe-ek eutsi zion, Buchmann-ek, Landak, Bernalek, Kruswiijk-ek...
Kaltetuenak Geraint Thomas, minutu erdiko galerarekin. Minutura Fulgsang eta bi minutu luzera Quintana. Adam Yates eta Bardet historia dira. Alaphilippe-ek eta Pinot-ek Frantzia dantzan jarri dute, eta edozeinek kentzen ditu hortik. Hazita daude, eta kontuz!
Bihar etapa gogorretan gogorrena jokatuko da, 185 Limoux eta Foix artean, lehen mailako hiru mendate gogor bidean, hirurak kateatuta eta azken 60 kilometrotan. Bihar gaun egon ez diren diferentziak espero dira.