Ewan nagusi, Groenewegenekin ahari borrokan aritu ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2019ko uzt. 17a, 18:01

Pirinioetako lehen etapa korrituko da bihar, eta bidean, lehen mailako Peyresourde eta Hourquette d'Ancizan lehen mailako mendatea. 

11. etapak esperio zen gidoia izan du. Talde txiki bateko ihesaldia, tropelaren kontrol erabatekoa, eta esprinta. Lau lagun izan dira eguneko protagonistak, eta lauak talde gonbidatuetako ordezkariak: Aime de Gendt (Wanty), Anthony Perez eta Rossetto (Cofidis) eta Lilian Calmejabe (Direct Energie). Hiru minutuko konfiantza eman die tropelak, baina Deceuninq eta Jumbo Vista berehala hasi dira jazarpen lanean, eta kostata harrapatu dute ihes egin duen azkena, Aime de Gendt, helmugatik 4 kilometrora.

Azken zuzengunean, aharien pare aritu dira Caleb Ewan eta Dylan Groenewegen, eta australiarrak zentimetro gutxigatik hartu dio aurrea herbeheretarrari. Viviani izan da hirugarren. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eman, eta Julien Alaphilippe-ek jarraitzen du maillot horiaren jabe.

Bihar Pirinioetako lehen etapa korrituko da, Okzitaniako Tolosan hasi, eta Bagneres de Bigorre-en bukatu. 209.5 kilometro, eta tropelean tentsioa sortuko duten lehen mailako bi mendate: Peyresourde eta Hourquette d'Ancizan. Borroka handia espero da ihesaldia harrapatzeko, eta ikusi egin behar Team Ineos taldeak ze ihesaldi baimentzen duen, nagusian Thomasengandik hiru minututik beherako aldean dagoen edonork ez duelako baimenik izango. Multzo horretan dago Mikel Landa, eta gauzak normal, Peyresourde iritsi arte, Landak eta beste oilarrek ez dute mugitzeko baimenik izango. Peyresourde Tourreko hors categorie lehen mendatea da, 13.2 kilometro %7ra, borrokarako toki aproposa. Jaitsiera bera oso azkarra da, balazta ukitu gabe jaistekoa ia, azken bihurgune pare bat hartu arte. 15-20 kilometroko ordeka faltsua dago ondoren, Guchen artean, beheranzko joerarekin. Guchen-en hasiko da Hourquette, bere gogortasunagatik ezezagun. Errepide estua da, harri txintxarrez betea, eta sarri, erakutsi eginten ditu aldapak zuzen gune luzeekin. Zenbakiek zera diote: 10 kilometro, eta %7.5eko batez besteko pendiza. Gainetik 30 kilometro helmugara, denak beherantz, Hourquette pasa eta hiru kilometrora dagoen kilometro eskaseko aldapa pikoa izanm ezik. Ancizan minutu bateko errentarekin pasatzen duen ziklistak ziurra du garaipena, azken ordu erdia oso aldekoa baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak