Etxebizitza: hitzetatik ekintzetara

Erabiltzailearen aurpegia Ander Garay 2026ko otsailaren 23a

Gaur egungo herritarren ardura nagusia da etxebizitzaren gaia.

Etxebizitzaren eskumena administrazio ezberdinei dagokigu, Jaurlaritzatik hasi, Aldunditik jarraitu eta udaletara arte. EAJtik bai Legebiltzarrean eta bai Batzar Nagusietan etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko lege eta foru arauak proposatu eta onartu ditugu. 

Legebiltzarrean Etxebizitza Legea moldatu egin da, eraikitzeko erraztasunak emanez; Batzar Nagusietan, fiskalitate berriaren bidez, gazteei etxebizitza bat izateko aukera erraztu nahi izan zaie. Bietan, EH Bilduren aurkako botoarekin. Jaurlaritzak Emantzipa programa eta etxebizitza erosteko abal sistema bat ere jarri ditu martxan.

Arrasateko Udalak baditu lursailak babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko; duela urte bat eskatu genion Udal Gobernuari lursaila Jaurlaritzari emateko bertan etxebizitzak eraikitzeko, baina urtebete igaro da eta Udalak ez du ezer egin.

EAJ dagoen instituzioetan lanean gabiltza; EH Bildurentzat ordua da hitzetatik ekintzetara pasatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak