Herritar guztientzat gobernatuko zuela, hain zuzen.
Bi urte geroago, aurtengo San Juan jaietan, ahaztu egin zaio herritar guztientzat gobernatzera zetorrela. Arrasateko EAJk baimena eskatu zion Arrasateko bandera San Juan prozesioan parrokiara eramateko, txistulariekin batera. Bandera eramateko baimena ukatu zigun alkateak, baita txistulariak Udalak ordainduko ez zituela esan ere. Arrasateko EAJko kideok, prozesioa herritar batzuentzat garrantzitsua dela jakitun, txistulariak ordaindu eta prozesioa egin genuen.
Hori bai, alkatea, argazkietan agertzeko duen nahia agerian utziz, prozesioan parte hartu gabe, salbean ikusi genuen, haren komunikazio-arduradunaren laguntzarekin. Momentu horretan argazki ederrak ateratzea izan zen haien helburu bakarra.
Hori ez da herritar guztientzat gobernatzea, ez. Maider Morrasen gobernantza berriaren koherentzia falta da hori.