Oposizioari oposizio

Erabiltzailearen aurpegia Ander Garay 2023ko abe. 22a, 00:00

Oposizioari oposizio egitea, hori izan zen Martin Garitanoren Foru Gobernuaren estrategia, eta hori izaten ari da EH Bilduren Udal Gobernuaren lehen sei hilabeteetako estrategia ere.

Estrategia honen atzean gestionatzeko gaitasun falta dago, gestionatzen ez dakizunean, arazoen aurrean, oposizioari oposizio egitea bakarrik geratzen zaizu eta. Argi ikusi ahal izan zen abenduko osoko bilkuran, oposizioaren galderei alkateak emandako erantzun erasokorrekin.

Mecara bidean zuhaitz batzuk mozten dituztela, oposizioaren kulpa; antzokia urak hartu eta hilabetez itxita egon behar izan zela, errua oposizioarena; kale garbiketa kontratua denboraz ateratzen ez dutela, hau ere oposizioaren erantzukizuna; Iturripeko kiroldegia egin nahi ez dutela eta 2024ko aurrekontuan dirurik jarri ez dutela, oposizioa errudun.

Hala dabil EH Bilduren Udal Gobernua legealdi hasieratik, oposizioari oposizio egiten, Martin Garitanoren estrategia bera erabiliz, gestionatzeko dituen gabeziak ezkutatzeko. Ordua da estrategia hori alde batera utzi eta arrasatearren beharrei erantzuteko, gestionatzen hasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak