Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Garay 2023ko urr. 6a, 07:38

Legealdi berri guztietan bezala, udaleko antolaketa berriekin etortzen dira batzorde berriak. Arrasateko kasuan, aurreko legealdiko batzorde kopuru berarekin jarraitzen dugu, baina gauza batzuk aldatu dira.

Legealdia hasi denetik hiru hilabete pasata, gaur-gaurkoz ez da ez Hezkuntzako ez Kiroletako batzorderik deitu, Enplegu eta Merkataritzako bakarra, baita Euskarakoa ere, eta bilerako gai guztiak landu gabe zeudenean, Euskara zinegotzia bileratik joan eta bertan behera geratu zen.

Ez dugu uste lan egiteko moduak direnik lehen hiruhilabetea pasata Kirola eta Hezkuntza bezalako batzordeak deitu gabe egotea, 30 gaitik gorako batzordeak izatea, eta zinegotzi ordezkariak gaiak jorratu aurretik joan eta batzordea bertan behera geratzea. EAJko ordezkariok oposizio eraikitzailea egin nahi dugu eta batzordeei garrantzia handia ematen diegu, informazio trukaketa eta lanketarako foro garrantzitsuak baitira. Mesedez eskatzen diogu Arrasateko alkateari batzordeen funtzionamenduari garrantzi handiagoa emateko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak