Zortzi urte dira gala hori sortu zenetik. Kirol zinegotzi izendatu nindutenean hartutako lehen erabakietako bat izan zen.
Arrasatek 25 kirol elkarte baino gehiago dauzka eta 800dik gora kirolari eta boluntario asko ibiltzen dira urtean zehar Arrasateren izena herriz herri defendatzen. Uste dut garrantzitsua dela haiek errekonozimendu bat izatea urte amaieran, egindako lorpenengatik, baina baita egiten duten lan izugarriagatik ere.
Kirol elkarte, kirolari eta boluntariok egiten dute Arrasate, eta merezi dute arrasatearren errekonozimendua.
Beraz, hitz hauen bitartez arrasatearrak gonbidatzen ditut kirol saria eta ibilbidea saritzen duten hautagaiak bozkatzera, eta galan merezi duten errekonozimendua ematera.
Espero dezagun, azken zortzi urteetan bezala, datozen urteetan ere gala hori egiten jarraitzea, kirol munduak merezi du eta. Gora Arrasateko kirolariak!