Azkeneko biak Gelman eta Erguinen, baina ezin ahaztu Musakola, San Andres, Uribarri, Santa Marina, Udala, Ferrerias, Maala, Zarugalde eta gaur arte ospatutako auzoetako jai guztiak, ez eta datorren astean ospatuko diren Garagartzakoak ere, buzkantzak bueltan izango ditugu eta.
Jai guztien atzean borondatez beraien denbora eskaintzen duten pertsona ugari daude, eta eskerrak eman nahi dizkiet boluntario horiei guztiei, gozatzeko aukera eman izanagatik, haien lanari eta esfortzuari esker guztiok izan baitugu disfrutatzeko aukera.
Lerro hauen bitartez, eskerrak aurtengoagatik eta animoak datorren urtekoak prestatzeko, aurten ikusi ahal izan dugulako arrasatearrok eskertzen eta disfrutatzen ditugula auzoetako jaiak.