Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Ane Barruso 2016ko urr. 6a, 08:07

Igandean Bergarara hurbildu ziren milaka herritarrei eskerrak eman nahi dizkiet Kilometroak 2016ren izenean.

Eskerrak, era berean: jai erraldoia aurrera ateratzeko lanean aritu ziren 1.500 boluntariotik gorari; ikuskizunetan, hasierako ekitaldian, omenaldian… parte hartu zutenei; zirkuituan barrena postuak jarri zituztenei… 

Herritarrak, herri eragileak, izan zarete protagonista: parte hartzen, antolatzen, muntatze eta desmuntatze lanetan… Bergarari, Debagoienari, Gipuzkoari, Euskal Herriari, egin diogu, egin diozue, aisialdi eskaintza erakargarria eta jendeak erantzun egin du. Aurreikuspenen gainetik.

Ez da aparteko arazorik sortu, dena ondo bidean joan da, dena zegoelako ondo antolatuta. Helburuak bete dira. Sozialak eta ekonomikoak. Milaka herritarren ekarpenek Aranzadi Ikastolan proiektu pedagogiko berria abiatzeko, eraikinean egindako obrak ordaintzen lagunduko digute.

Datorren urtean, zorte on txantxikuarrei.

----------

Ane Barruso

(Aranzadi Ikastolako zuzendaria)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak