San Martzial eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ane Barruso 2014ko uzt. 13a, 00:00

Honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu San Martzial eguneko kantina ustiatzen lagundu ziguten guztiei.

Eguraldi txarra baino txarragoa iragarrita egon arren, azpiegitura guztia antolatu beharra zegoen: sukaldea muntatu; salda, txorizoa eta kafea egin; erosketak: edariak, jatekoak, menajea; izotza lortu… inork ezer ez lapurtzeko gaua pasatu; tabernan nahiz sukaldean lan egin; iluntzean dena jaso; hurrengo egunean garbitu. Ez da lan makala San Martzialeko kantina antolatzea eta oso zaila jendearen inplikaziorik gabe. Horregatik eskerrak eman dizkiegu hau posible egin duten guraso, langile eta ikastola-zale guztioi hor egon direlako, beti bezala, lanerako prest, egunaren aurretik, egunean bertan eta baita ondoren ere, bakoitzak bere aletxoa jartzen. Mila esker.

Badira, baina, aletxoa baino gehiago jarri dutenak antolakuntza honetan eta bereziki eskertu nahi ditugunak: 

-Bolintxori, eskainitako azpiegitura eta laguntza izotzen kontuan.

-Toldos Leteri.

-Goituko Mondoni. 

-Deporreko Txus eta Ariznoako Juan eta Jose Mariri, larrialditik ateratzen laguntzearren. 

-Betiko kuadrilla ezin hobeari (beraiek badakite zeintzuk diren), lanik zailenak eta astunenak hartzearren, sukaldea muntatu, salda, txorizo eta kafe goxo-goxoa prestatzearren. 

-Udalari, azpiegitura uztearren eta kantina ustiatzeko aukera ematearren. 

-Egun horretan kantinara zerbait hartzera gerturatu zineten herritar guztiei.

-Euria euri, bertan abesten eta kantina alaitzen aritu zinetenoi.

Denoi mila-mila esker eta    hurrengo arte.

----------

Ane Barruso

(Aranzadi ikastolaren izenean)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak