Agur, Xolonpo

Erabiltzailearen aurpegia Anton Azpiazu 2015eko maiatzaren 28a

Nola agurtu lagun bat? Nola esan adio? Nekez.

Halere, une hau iritsi da. Kolpe izugarria izan zen berria ezagutzea.

Lehenengoan ezin sinetsi, ezin irentsi; ondoren, oroitzapenak.

Eta zenbat, Xolonpo! Gure aurpegietan irribarre gozo bat marrazten dituzten oroitzapen horietakoak: Gurianian Esperekin berriketan, bion artean mundua konpontzen zure ikuspuntu solidariotik; Triana, Atzeko kalea, Sortako furgoneta, etxafuegoak, gorroak, jotak...

Eta beti hor, beharra zegoen tokian; zure gozotasuna zabalduz laguntzeko prest.

Agur, lagun, plazera izan da.

----------

Anton, Juanma, Virgi, Aran eta Agur Azpiazu Elizondo

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak