Ondoezak

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Narbaiza Irizar 2020ko aza. 15a, 00:00

En el ring del malestar: terapia versus política artikulua azkenaldian irakurri dudan interesgarriena da (El Salto egunkaria, Maria Zapata egilea).

Militantzia espazioen eta beste harreman askoren psikologizazioaz dihardu, terapiak indibidualizazioa eta espazio askoren komunitate zentzua galarazi duela azaltzen du. Norbere osasuna besteenaren gainetik jartzen ari dela sumatzen dut nik ere eremu ezberdinetan, ni-a erdigunean jarriz etengabe. Esanguratsua iruditzen zait terapia askotarikoetara jotzeko sortu diren premia berriak. Zenbait min eta sufrimendu arintzeko prozesu terapeutikoak ezinbestekoak dira, baina egunerokoan bizi ditugun ezinegon gehienak soluzio indibidualekin estaltzen ari garela uste dut, merkatuaren interesak tartean daudela. Muskulatura soziala oso ahul dugulako izan daiteke? Gure ondoezak politizatzen hasi ezean, jai dugu, dio testuak. Arazo horiei buelta emateko ez dago makilatxo magikorik, ez dago eguzkitan erretako opilik. Zarata ateratzeaz gain, kolektibo eta mugimenduetara arrimatu eta heldu diezaiogun horri, negu gogorra dator eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak