Txikiak diren guztientzat –ekoizle, sortzaile, dendari eta tabernarientzat– garai itogarri eta konplikatua izaten ari da, ordea. Ertz asko ditu kontu honek, eta Internet vs gertuko komertzio txikia dikotomiaz haragoko soluzioak pentsatzea garrantzitsua iruditzen zait. Lehen urratsa enpresa eta kate handi askori boikot aktiboa egitea izan daiteke. Bigarrena, bitartekari ahalik eta gutxien dituzten salmenta bideak indartzea. Kontsumo eredu geroz eta auto-zentratuagoa dugun honetan ez da batere erraza inertzia batzuk aldatzea, sartu garen gurpil zorotik ihes egitea. Baina, kontsumitzaile, ekoizle, banatzaile eta inguruarekin justuagoak diren harremanak antolatzeko indarrak ere sumatzen ditut.