Etxeko patioa

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Narbaiza Irizar 2018ko uzt. 13a, 13:01

Nimby (Not In My Back Yard esamolde ingelesa, euskaraz Ez behintzat nire etxeko patioan) izan naiz noiz edo noiz.

Denok izan gaitezke Nimby gure inguruan deserosotasuna sortzen digun zerbait dagoenean. "Ni ere horren alde nago, baina...". Errazago zaigu eguneroko keinu txiki bat aldatzea, geure burua auzitan jartzea baino.

Hala gertatzen zaigu migrazio eta errefuxiatuen aferarekin, urruti gelditzen zaizkigu harresiak eta mediterraneoko mugak. Hurbil ditugun muga ikusezinekin erreakzionatzen dugu, ordea: eskolan, lanean, kalean, parkean, liburutegian, tabernetan...

Duela gutxi halaxe kontatu zigun errefuxiatuen elkartasun sare bateko kide batek: "Ongi etorri, errefuxiatuak, baina zeri uko egiteko prest gaude?". Baliabide instituzional eta azaleko elkartasunetik harago, gure pribilegioak eta erosotasuna dantzan jartzen direnean, urduri jartzen gara: "Ni ez naiz arrazista, baina...". Gure esku dago atzerritik etorri diren gure bizilagunen errealitateaz kezkatzea, eta kolektiboki gai honi heltzea, zuri izateak dakarrena zalantzan jartzetik hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak