Yoga eguna elkarrekin batasunean

Erabiltzailearen aurpegia Ananda Yoga Eskola 2023ko eka. 26a, 09:10

Yoga Eguna elkarrekin batasunean ospatu genuen ekainaren 21ean. Alderdi ezberdinetako yoga irakasleak batu ginen (Hatha yoga, kundalini yoga, Bhakti yoga, Mantra yoga). Hala, yogaren funtsa hori delako, elkartasuna, batura.

Urtetik urtera zirkulua zabaltzen ari da; ume, nerabe, nagusi eta amamak, denok elkarrekin bide barri bat deskubritzen ari gara: bide hau, maitasunaren bidea da. Nola bestela? Elkarrekiko adeitasuna sustatuz. Bizitzari konektatuak sentitzen gara. Bibrazio, onda onean...

Barneko itsasoak, olatuak surfeatzen ikasten ari gara. Mapa berriak, barneko bide eta mendi malkartsuak deskubritzen, zeharkatzen. Bakoitzak bere mugak ditu baina elkarrekin batuak dena errazagoa egiten zaigu. 

Milesker bertara etorri zineten lagun guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak