Dionewar, herriaren ahalduntzea

Erabiltzailearen aurpegia Ana Gillegi 2019ko urr. 5a, 00:00

Hantxe nengoen, hondartza zoragarri hartan. "Arazorik ba al dago hondartzako oskol batzuk eramateko?". Mamadouk, barrez: "Ez, ba, gero ikusiko duzu zergatik". Hondartzatik atera eta herriko kaleetara joan ginenean konturatu nintzen zergatik, kaleetako lurra oskolak dira. Milioika han eta hemen.

Uhartea, errepiderik gabe, lasaia eta era berean bizitza bor-bor han eta hemen. Dionewar da uharte hori, Senegalen. Ndank-Ndank elkarteak urteak daramatza herriari laguntza eskaintzen, proiektuak elkarrekin erabakitzen, lantzen. Famili proiektu bat, lan izugarri baten emaitza.

Aberatsa den uhartea, oso aberatsa den komunitatea, balore argiak eta transmisio zuzenerako denbora duen gizarte bat. Alkate gaztearen aurretik, herriko nagusienek dute azken hitza. Emakume helduek kooperatiba bat sortu dute itsasoan jasotakoa merkaturatzeko, itzela nolako ahalduntzea erakutsi diguten! Eta gu guzti horren aurrean hitzik gabe, miresmenez. Bost hizkuntza erabiliz. Hitzek ezin dutena esan irribarreek eta begiek esaten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak