Aitortzen dut bizi dugun Espainiako Estatuaren eta Kataluniaren arteko borrokaren aurrean kezka eta interes bizia daukadala. Bi protagonistek arerioa norberaren nahietan zimurtzen den itxaroten dihardute, nahiz eta pentsatzen dudan, kontzienteak direla, aipaturiko emaitza, zimurtzea, erabat desiragarria ere ez litzatekeela izango. Bidean, mehatxuak, kereilak, gaitasungabetze posibleak... aurkitzen ditugu. Arma sakratu bezala. Indarreko legezkotasuna nagusitzen da, Estatuaren hegemonia inposatuz. Uste dut ikuskizun hain tamalgarriaren aurrean, Kataluniako gizartea hasitako bideaz konbentzituta dagoela, nahiz eta, era berean, arduratuta egon eta ezinegona izan.
Konbentzituta nago politikaren jokoak soilik ekar dezakeela desiratutako konponbidea, eta horretarako legezkotasun gutxiago eta politikaren jokoa behar dugu, gakoa erreserbarik gabe onar dadin: Kataluniako herriaren gehiengoaren borondatearen emaitza onartzea.