Iluntasunez janzten duen ordu aldaketarekin hasten da, tregua egunik gabeko ibilbideari hasiera ematen dion jaiegunarekin. Hotzari ateak ireki eta kaleak biziaz motelagoak eta biluziagoak ikusten ohitu izan behar gara…
Jai giroa eta kanpoko jarduera asko atzean gelditzen dira eta aurten, gainera, Trump-en hautaketa munduko gizon boteretsuena legez irentsi behar dugu.
Emakume bezala, ahalegin handiz lortutako bide batean, atzerapausotzat hartu dut. Gutaz esan dituenak eta bere ondokoak kreditu txartelaren fruitua direla ikusteak sentimendu atsekabegarria dakarkit.
Naturak oparitu digun ilargi zoragarriak ere ez du lortu nire gogo-aldartea altxatzerik. Ez dut hilabete honen irudi iluna azpimarratu nahi, baina gurako nuke munduan gertatzen ari denaren gogoetara gonbidatzea, ez dezagun burua altxatu eta gizateriaren lotsarekin aurrez aurre topo egin!