Itunaren bertutea

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Madina 2016ko mar. 11a, 08:27

Herritarrok, gure eguneroko zereginetan eta elkarren artean bizikidetasun ezin hobea lortzeko, etengabe itunak egiten ditugu, hala nola gure bikotekideekin, gure seme-alabekin, gure lagunekin, gurasoekin, anai-arrebekin, bizilagunekin eta lankideekin…

Izan ere, elkarbizitzak, nahitaez, itunetara bideratzen gaitu, eta lortu ere, lortzen ditugu. 

Berriz, gure interesak kudeatzeko hautatu ditugun ordezkari politikoek irudikatzen digute eszenatoki bat, non bakoitza bere baitan gelditzen den, ituna eta adostasuna bigarren mailako planoan ezartzen duelarik. 

Baina posible da akordiorik gabeko elkarbizitza? Ez litzateke gure bizitza, gogobetekoagoa, orokorrean eta politikoki ere, ituna bagenuke ardatz politikotzat, idealena ez balitz ere norberaren banakako helburuak lortzeko? Demokrazia itunera behartu gabe, babes daiteke? Eraiki dezagun, ituna balore bezala,  ituntzea bizikidetasuna eraikitzeko oinarritzen duen kontzientzia eraikiz; eta horrela soilik, Groucho Marx-ena bezalako definizioak alde batera utziko ditugu: "Politika da arazoak bilatzeko, haiek aurkitzeko, diagnostiko faltsua egiteko eta erremedio okerrak gero emateko artea", gaur egun, errealitate penagarria egokitzen dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak