Espainiako Estatuan ez dago horrelako beste unitaterik, eta gonbidatu gisa ikusteko ohorea eta aukera izan nuen.
Hamar gaixorentzako tokia dago, eta beraien buruko gaitz larriaren ondorioz, legez kanpoko pisuzko ekintzaz zigortuak izan direnei zuzendua dago unitate hori.
Azpimarratzekoa da bokazio terapeutiko batekin jaio dela, helburu zigortzailearen gainetik. Pertsona hauen birgaitze prozesuan ezinbestekoa baita gaixoak jarraitu behar duen tratamendua.
Izugarri pozten nau orokorrean gure gizartean eta partikularki arlo penitentziarioan ahaztuak izaten diren pertsona hauek benetan dagokien tokian kokatzen hastea. Buruko gaixotasuna duten pertsonendako lekua ez bailitzateke inoiz espetxea izan behar.
Gizarte aurrerakoiagoa den bidean, aurrerapauso bat egitea da Aita Menni ospitaleko apustua, guztionganako beharrei begira, baita ahulenak direnei begirada zuzenduaz.
Eta proiektu hau hemen jaioa da, Euskadin, gure bailaran, Debagoienean. Beraz, badaukagu pozteko arrazoi bat!
Esker onik zintzoenak erakunde guztiei eta bidezko proiektu ausart hau hemen bertan egia bihurtu duten pertsona orori!