Aretxabaletarrak kirolez bustita!

Erabiltzailearen aurpegia Adrian Merino 2015ko eka. 16a, 00:00

Ehunka pertsona izan zarete joan den aste bukaeran kirolez busti zaretenak!

Aretxabaletako hainbat eragileren eskutik, hamaika kirol egiteko eta ikusteko aukera izan dugu, herriko bazterrak kirol espektakuluaren oholtza bihurtuz. Eskerrik asko UDAko sailen arduradunei, Loramendiri, Aretxarteri, Basotxori, Aspaceri eta Aratzi, Gazte Ekimenari, Arizmendiri, Kiroldegiari, Lekaixokari, trikitilari kuadrillari, Areskori, Street Boulder taldeari, Murrukixori, Trialsin taldeari, Belar Meta eta Orlyri, Aretxabaleta ez dela gatz bako herria erakutsi diguten paella sukaldari maisu aretxabaletar nahiz getxotarrei eta, nola ez, parte hartu duzuen guztiei, mundialak zarete! Datorren urtean ere zuen zain egongo gara. 

Bestalde, ehunka pertsona zarete astero-astero UDArekin bat egiten duzuenak. Datorren denboraldian futboleko lehen taldeak zein mailatan jokatuko duen batek daki, argi dagoena UDA osatzen duzuen guztiok primerakoak zaretela! UDAko jokalarioi, teknikariei, laguntzaileei, egunen baten jokalari izango zareten gaztetxoei, zaleei, gurasoei, babesleei… Mila esker denoi.

Aupa, UDA!

----------

Adrian Merino

(UDAko Zuzendaritza Batzordearen izenean)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak