UDA elkarteak egin zizuen gonbidapena, hitzetik hortzera hartu eta denon artean Aretxabaletako kirolari eman diogun bultzada ez da nolanahikoa izan.
Herriko hainbat txokotan kirol desberdinak ikusteko eta probatzeko aukera egongo da, musika eta bertsoak ere ez dira faltako eta Aretxarteko tabernek beraien kirol-pintxoez eta kirol inprobisatuez indarberrituko gaituzte.
Eskerrik asko zuri, zure elkartea ordezkatuz ostegunetan zure elkartearen izenean zuen aletxoa jartzera etorri zaren horri. Horrelako laguntzek berrindartu egiten gaituzte aurrera begira lanean jarraitzeko eta aurrerantzean ere bidelagun izango garela espero dugu. Ea asteburuan Aretxabaleta kirolez bustitzen dugun! Mila esker!
----------
Adrian Merino
(UDAko lehendakaria)
Aretxabaleta