EHPMren bosgarren urtemuga

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Zubiria 2023ko urt. 14a, 00:00

Urte berrian sartu gara eta hemen jarraitzen dugu, gure herriko plazetan gure aldarriak adierazten, tinko eta ozen.

Urtarrilaren 15ean, bost urte beteko dira Euskal Herri osoan astelehenero elkarretaratzeak egiten hasi ginela. Hori dela eta, hilaren 16an, jai giroan ospatuko dugu: borroka eginez, duintasunez eta harrotasunez.

Hilaren 12an, osteguna, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) publiko egin zuen, Bilboko Kafe Antzokian, 2018ko urtarrilaren 15ean pentsiodunen mobilizazioaren hasieraren bosgarren urtemuga ospatzeko jardueraren aurkezpena.

Besteak beste, Iñaki Ortiz de Vilalbaren, Amaiaren, Ines Osinagaren eta Xabier Amurizaren letraren laguntzarekin, espresuki ekitaldi honetarako abestia plazaratu zen.

Era berean, aurkeztu ziren iazko udan Euskal Herrian zehar ibili zen Pentsiodunen Bizikleta Martxari buruzko liburua, duela bost urte martxan jarri zenetik euskal pentsiodunen mugimenduak izan duen ibilbideari buruzko aldizkari erakargarria, bosgarren urtemuga ospatzeko kartela eta egindako borroka, lortutako lorpenak, lortzeko dauden aldarrikapenak eta horiek lortu arte borrokan jarraitzeko prestasuna azpimarratuz kaleetan eta herrietan banatuko den dokumentu xume bat.

Bosgarren urtemuga ospatzeko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta 75 herritan egingo diren ekitaldien data urtarrilaren 16a izango da, astelehena.

----------

Amaia Zubiria

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak