Sikatea: aisialdiguneak eta parkeak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Erostarbe Letamendi

Udaberrian eta udan lehortea ezohikoa izan da aurten.

Nago, egoera horren aurrean, modu lokalean ere jokatu daitekeela klima beroari aurre egiteko. 

Arabako Errioxan eman dut uda. Han ere beroa eduki dugu, baina hango herrietan lorategiak eta parkeak zaindu dira; muturreko beroarekin ere gune horiek berde daude eta aterpe klimatikoa dira. Oñatin, Bilduk agintzen duen Udalak ez du ezer egin egoera horren aurrean. Lastima da ikustea herriko inguruen sikatea, adibidez, San Martinen. Irtenbidea ez da samurra, baina erronkatzat hartu beharko luke espazio publiko horiek klima-babesleku bihurtzea eta topaleku izatea bero-boladekin. Horretarako, jakina, planifikazioa behar da, eta ekintza. Arlo horretan, EH Bilduko Gobernua desagertuta egon da.

Paralisi hori jasan dugu oñatiarrok: abandonatutako aisialdiguneak eta parkeak dira nagusi. Klima-babeslekuak eratzea eta modu lokalean eragitea herritarren bizi-kalitatea hobetzea da; horretarako, Udal Gobernuaren borondate handiagoa, gogo bizia eta planifikazioa behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak