Berebiziko garrantzia dauka pertsonen bizitzan: errolda barik ez dago osasun-txartelik, ezin da egoera administratiboa erregularizatzeko behar den arraigoa egiaztatu, ez dago gizarte-laguntzetarako sarbiderik… Irizpide komunak egoera berezietan erroldatzeko dokumentua adostu zen 2025eko ekainean Eudelen (Euskal Udalen Elkartea); irizpide eta jarraibide komunak ezarri ziren egoera berezietan dauden pertsonen erroldatzearen erregulazioa samurtzeko Euskadiko udalerrietan. Gehienbat, pertsona horiek migranteak dira, eta, eragozpenak eragozpen, ezin dira erroldatu bizi diren etxeetan.
Bestalde, Harrera ehundu txostenean (Eudel, 2024710/10), jasota dago erroldatuta egotea ezinbesteko izapidea dela migranteen gizarteratzeari ekiteko. Hala, "errolda soziala" bermatzea udalerrietako praktika ontzat du. Oñatiko Udalak parte hartu zuen Harrera ehundu txostenean. Hala ere, egun, EH Bilduren Udal Gobernua ez dabil "errolda soziala" erregularizatzen. Udal Gobernuak muzin egin dio Eudelen gomendioa jarraitzeari?