Obrak plazan, jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Erostarbe Letamendi 2025ko urr. 7a, 00:00

Jaietan murgilduta ibili gara irailean oñatiarrok.

Plazan antolatu dira hainbat ekitaldi: Bulegoren kontzertua, Queen-i tributua, berakatz-zopa lehiaketa... Plazako obrak direla eta, kiosko eta frontoi inguruaren itxura ikusteak, hesiek inguratuta, tristura eragin dit. Apirilean, EAJko udal-taldetik, obrak urrian hastea proposatu genuen, behin jaiak bukatuta. Gure iritzian, jaietan, plaza osoaz gozatzeko aukera bermatu behar zen, eta obrak jaien ondoren hasi. Udal Gobernuak ezetz erantzun zuen. Ondorioz, jaietan murgilduta, eta plaza ingurua ez dago erabilgarri. Pena da oñatiarrontzat eta, batez ere, haur eta gaztetxoentzat; izan ere, ezin dute plazan barrakez gozatu.

Gogoratuko dut 2023-2024ko aurrekontu parte-hartzaileetan bozka gehien jaso zuen proiektuetako bat izan zela Plazako kioskoaren eta frontoiaren arteko zoladura berritzea eta berdeguneak egokitzea. Gauzatzeko aurreikusitako epea 2024ko bigarren seihilekoa zen, baina 2025eko urrian, oraindik, lanak bukatu gabe daude. Udal Gobernuaren eraginkortasunaren adibide ona! Jai ederrak izan ditzagula, Gazako genozidioa eta ukrainarrak gomutan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak